XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goiz hartan egunsentia opa egile igartzen zen.

Ba ziren hodei batzuk, oso goiak berauk, eta enara goiztiarrak xioka pasatzen ziren hegada arinez, urdina josi nahirik.

Bide leun eta ikusgarri hartatik, etxaditik irtenda, ibilgailu bat iragan zen abiada nabariz.

Autoak ez zuen hotsik egiten eta haren ibileraren ezagugarri bakarra kamino hegaletako zuhaitz abarren eta belarren eragin emea besterik ez zen.

Gorri gorria zen eta urrundik ikusiz gero berdetasun klar hartatik joatean marigorri distiratsu laster bat zirudien belar izpien artetik presaka abiatua.

Oso arinki zebilan.

Egia esan ez zebilan, ibili.

Hegaz zihoan, lurrari ikuturik bat ere egiten ez baitzion.

Kaminoaren buelta natural batetara heltzean ibilgailua gelditzen hasi zen.

Eramalea kontrolei begira zegokien.

Aurrean zen argi more hark zerbait esan nahi zion.

Kontuz ibili beharra zegoen.

Dudarik ez, Kamino hegaletan, nonbait gordeta, elektroiman nagusi bi zeuden.

Ibilgailuák, erditatik pasatzean, aintzinako garaietako gerraminak bezala, lehertu eginen zukeen, zati zati eginik geraturik.

- Gerrilleroak, noski - pentsatu zuen Hrelaik.

Giza bilatzaileak erakutsiko dauzkik - ari zen eskuaz botoi ttiki bati eragiten zíon artean.

Begi aurrean, telepantailatxo koloredun batetan inguruak iragaten ziren nahiko arin eta zirri borroz.

Segundu labur batzuetan fagadi bati adi adi gelditu zen.

Hrelairen hatzák beste botoi bati ikutu ordukoxe ikuste hura haunditzen eta gehitzen hasi zen, zuhaitz artean,...